Hunte | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 189 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°15′36″N 8°20′33″E / 52.26°N 8.3425°E |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Saxonia Beherea |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 2.785 km² |
Arro hidrografikoa | Weser Basin (en) |
Lakuak | Dümmer |
Bokalea () | Weser |
Hunte 198 km-ko luzera duen Alemaniako ibai bat da, Weser ibaiaren ibaiadarra. Bere iturburua, Wiehengebirge muinoetan dago, itsasoaren mailatik 160 m-ko garaierara. Ipar Alemaniako lautadan, Dümmer lakuaren ingurutik igarotzen da. Batik bat iparralderantz egiten du bere ibilbideak, Bad Essen, Diepholz, Wildeshausen eta Oldenburg herrietan zehar. Bere urak Weser ibaian isurtzen ditu Elsfleth herrian. Oldenburg eta Weser arteko zatia, kostaldeko kargaontzien bidez, nabigagarria da. Küstenkanal izeneko ubideak, barne nabigaziorako bakarrik egokia denak, Hunte ibaia Ems ibaiarekin lotzen du Papenburg herritik gertu.